cast
instagram de optica iriondo
optica optometria zumaia azkoitiaoptica optometria zumaia azkoitiaoptica optometria zumaia azkoitia

Optika / Optometria

Ikusmen-arazo guztiak tratatzen ditugu, teknika berritzaileak erabilita.

Optometristak gara. Kasu bakoitzean diagnostiko egoki bat oinarri hartuta, askotariko arazoetara egokitutako soluzioak aurkitzen lagunduko dizugu.

iriondo optika optometristak

Zure ikusmena zaintzen laguntzen dizugu, teknologiarik berrienarekin

Zerbitzu nagusiak

garantia

Egokitzapen-bermea

Gure produktu guztien kalitate-bermea eta erabateko egokitzapeneko bermea

garantia

Finantzazioa

Gure zentroetan, 24 hilabetetan ere finantza ditzakezu zure betaurrekoak, interesik gabe

Kalitate oneneko produktuak eta lenteei eta haien tratamenduari aplikatutako teknologiarik berriena aukeratzen ditugu.

Babes-filtroak

Pantailak erabiltzeak ikusmen-arazoak eragin ditzake; horregatik, begiak gailuen erabilera luzearen aurrean babesteko filtro espezifikoekin laguntzen dizugu.

Lente progresiboak

Ikusmen ona distantzia guztietara.

Gure lente progresiboekin –Hoya japoniar marka saritua–ikusmena erabiltzaile bakoitzarentzako pertsonalizatua da, ikusmen-distantzia guztietarako ikusmen garbia eskainiz.

Hiru hilabeteko egokitzapen-bermea: Jarraipena egiten dugu, zure lente progresibo berrietara egokitzen laguntzeko.

Diseinu modernoak aukeratzen ditugu, ondo ikusteaz gain, zeure burua ere ondo ikus dezazun.

Eguzkitarako babesa

Eguzkitarako betaurreko modernoak eta kontrastatutako kalitatezkoak.

Hainbat soluzio ditugu eguzkiaren UV izpiei aurre egiteko. Merkatuko marka onenekin lan egiten dugu, begiak eguzki-izpietatik babestuz, eta hainbat patologia prebenitzen lagunduz, hala nola kataratak eta makulako endekapena.

Azken modan gaude eguzkitarako betaurrekoetan, haur eta helduentzako askotariko diseinuekin.

Haurrentzako betaurrekoak

Ondo ikustea, ondo ikasteko

Ikusmena funtsezko zentzumena da ikaskuntzaren garapenerako, eskolan ikasten denaren % 80 jasotzen baita bisualki. Aurre-eskolako ikasleen % 10ek eta gainerako ikasleen % 25ek ikusmen-arazoak dituzte.

Optometristari bisita bat egiteak zure semeak/alabak ikusmen-arazorik ez izatea bermatuko du, eskolan hobeto lan egin ahal izan dezan, zailtasunik gabe irakurriz, irakurtzen duena ulertuz eta irakurri duen informazioa bereganatuz.

Egin iezaguzu kontsulta zure semea/alaba...

  • Telebistatik hurbilegi esertzen bada.
  • Liburuetara gehiegi hurbiltzen bada.
  • Irakurtzen duenean lerro artean galtzen bada edo hatza erabiltzen badu.
  • Begiak erdi ixten baditu edo burua alde batera okertzen badu.
  • Betazalak sarri igurzten baditu edo begi bat ixten badu irakurtzeko.
  • Hurbiletik ikustea eskatzen duten jarduerak saihesten baditu –irakurtzea edo eskolako lanak egitea– edo urrutiko ikusmena eskatzen dutenak –kirola eta aisialdiko beste jarduera batzuk, esaterako–.
  • Buruko mina izaten badu, ordenagailua erabiltzen ez badu edo ohikoa baino nota eskasagoak lortzen ari bada.

Gure optiketan, honako hauek baloratzen ditugu:

  • Hurbileko eta urrutiko ikusmen-gaitasuna
  • Ikusmen-zolitasuna
  • Akomodazioa: puntu batetik besterako fokuratze-gaitasuna.
  • Lerrokatze bisuala eta begi-higikortasuna: begiak konbergitu egiten dira, objektu berean zentratzeko.
  • Fusio binokularra: funtsezkoa, burmuinak begi bakoitzetik ikusten den irudia fusionatu ahal izan dezan.
  • Begi-higikortasuna: haurrak, irakurtzerakoan, behar bezala eta eraginkortasunez jarraitu behar ditu lerroak eta orri edo arbela batetik kopiatu.