cast
instagram de optica iriondo
optica en azkoitia y zumaia: terapia visualoptica en azkoitia y zumaia: terapia visual optica en azkoitia y zumaia: terapia visual

Terapiak

Haurrekin zein helduekin lan egiten dugu haien ikusmen-gaitasuna hobetzeko eta, haurren kasuan, haien ingurunearekiko konexioa eta eskolako errendimendua hobetzeko.

Azkoitiko eta Zumaiako gure optiketan, terapia horiek egiten ditugu, bakoitzaren beharren araberako programazio pertsonalizatuarekin.

Gure prestakuntza eguneratzen dugu, aldizka ikastaroak eginda.

optica

Ikusmen terapia

Ikusmena eraginkorrago erabiltzeko gaitasuna ematen du ikusmen terapiak; ikusteko trebeak direnek azkarrago irakurtzen dute, ahalegin gutxiagoarekin, hobeto ulertzen dute irakurgaia eta luzeago eusten diote memorian.

Beraz, ikusmen terapiaren bitartez, aldebikotasun ona eskuratzen irakatsiko dizugu: begi-esku koordinazioa, formen pertzepzioa, norabideratzea eta bistaratzeko teknikak.

Zure eguneroko lan eta trebetasun guztietan nabarituko dituzu onurak.