Entzumen terapiak aukera ematen du gizarte ingurunea beste era batera sumatzeko, hobeto entzuteko eta, ondorioz, pertsonen bizi kalitatea hobetzen da.
Soinuaren egitura armonikoa egokituta, belarriaren erantzun mekanikoa aldatzeko aukera dugu, eta horrek entzumen bide zentralean aldaketak eragingo ditu, neuronen plastikotasunean, eta entzundakoa hobeto ulertuko du pazienteak.
Entzumen terapia edo estimulazioa gai hauetan arazoak dituztenei zuzenduta dago: ikasketak, hizkuntza, irakurketa, idazketa, arreta, pertzepzioa, ulermena, arrazoiketa, memoria, orientazio espaziala, entzumen hipersentiberatasuna, arazo emozionalak…
Entzumen estimulazioa ez da arazoak konpontzeko bakarrik, edozeinek egin dezake tratamendu hau bizitzako alderdi batzuk hobetzeko, esate baterako hizkuntzak ikasteko, musika trebetasunak lantzeko, ahoskera, kontzentrazioa, kokapen espaziala…
Ikusmen terapian bezalaxe, bakoitzaren premien arabera egiten dugu lan, programazio pertsonalizatua.