Ba al zenekien belarrien funtzionamendu arazoak buruko mina eragin lezakela?

Zure egunerokotasunean atentzio defizita nabaritu, ahazteko erraztasuna edo hutsegiteak badituzu, entzumena berrikustea gomendatzen dizugu.

Zailtasunak dituzu entzuteko eta horrek oroimenean eragiten dizu. Gertuko jendeak altuegi hitz egiten duzula uste badu, edo “barkatu?” hitza sarritan errepikatzen baduzu elkarrizketa batean, entzumen osasunean zerbait oker dabil. Garaia da espezialista batengana jo eta hau zaintzeko.

Umeen kasuan entzumen osasuna garrantzitsua da, batez ere lehenengo urteetan.

Alde batetik harremanak sortzerako orduan eragin zuzena duelako, eta bestetik adimen garatze prozesuan garrantzitsua delako. Sarritan umea oharkabean ikusten baduzu, gauzak errepikatu behar bazaizkio, irakurtzeko zailtasunak baditu edo estimuluei erantzun okerra eman ezkero, soinuen ulertze prozesuan arazoak dituela esan genezake.

Irtenbide bana entzumen arazo bakoitzarentzat

Gure dendetako aditu taldeak lagunduko zaitu entzumen arazo hauek konpontzen. Azterketa baten ondorioz arazoa aurkitu eta zure beharretara diseinatutako irtenbidea landuko dugu zurekin batera.

Egin kontsulta online bidez

Hasi idazten eta 'Enter' botoia sakatu bilatzeko